Egun osoa irauten duten ibilaldiak 3 erritmotan (pausua, trosta eta lauazka) zaldiz ibiltzen dakitenei erreserbatuak dira.
Prezioa : 60 €
(bazkari gabe)
Eguneko ibilaldien egutegia:
Ibilaldi horretan pixkanaka ibardineko altuerak irabaziko dituzu oleta auzoko mendiak zeharkatuz eta kontrabandistak erabiltzen zituzten bidexkak hartuz. Ibardinetik euskal kostaldeaz ikuspegi zoragarri bat izanen duzu. Eguerditan benta batean bazkalduko duzu.
Abiatzea: 9 etan Larrun Alde Turismo Zaldi Zentrotik
Iristea: 6ak aldean
Ibilaldi honek euskal herriko bazter eder batzuetatik pasatuz larrungo itzulia eginaraziko zaitu.Ibilaldi horretan euskal kostaldearen eta euskal herriko zonbait mendiren ikuspegi zoragarria izanen duzu, Nafarroako lurraldeak eta Sarako herriaren gainekaldeak bisitatuko dituzu.
Abiatzea: 9 etan Larrun Alde Turismo Zaldi Zentrotik
Iristea: 6ak - 6ak terdi aldean
Ibilaldi hau Azaroa eta Martxoaren artean egiten da turismo sasoiatik kanpo. Ibilaldi honek Oleta auzotik Hendaiako hondatrzaraino eramango zaitu GR10-aren parte bat hartuz eta xoldokogainaren laku ondoan pasatuz.
Abiatzea: 9 etan Larrun Alde Turismo Zaldi Zentrotik